Juan Carlos Perezen solasaldia gaur, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko mai. 24a, 12:59

Gaur izango da aurtengo Maiatzeko Loretako azken ekitaldia, Itoizko J.C. Perezekin egingo dugun solasaldi irekian. Perezen solasaldi irekiarekin itxiko dira aurtengo Maiatzeko Lorak. Passepartout taldeko Itziar Beitiak egingo dizkio jendeak bidali dizkigun galderak, protagonistaren ibilbidean garrantzia izan duen musika entzunez. Guztiok gonbidatuta zaudete musikazaleen hitzordu goxora!

 

Hauek dira orain arte bildu ditugun galderak:

- Nolatan bihurtu zinen musikari, zer pauso eman zenituen musikari izatera iristeko?

- Zer motako musika egiten zen zuek hasi zineten garaian?

- Non kokatzen zen zuen musika garai hartako panoraman?

- Zergatik aukeratu zenuten euskaraz abesten hastea?

- Lehenengo Indar Trabes taldearekin hasi zineten, eta gero Itoiz sortu zenuten. Nondik datoz izen horiek?

- Euskaraz kantatzeak zer eragin izan zuen Itoizen ibilbidean eta zurean?

- Zer iruditzen zaizu gaur egungo euskaldun musikariek espainieraz edo ingelesez kantatzea?

- Zer garrantzi du zuretzat hitzak musika konposizioan?

- Lau teilatu kantu mitikoa zure ibilbidearen hasierakoa da. Sona handia du Euskal Herri osoan, eta haren inguruan teoria asko daude. Haietako baten arabera, letrak porro bati buruz hitz egiten du. Nolatan sortu zenuen kanta hori?

- Itoizek hamar urte iraun zituen. Nolako eboluzioa izan zuen taldeak musika aldetik?

- Zeuk erabaki al zenuen bakarka diskoak grabatzea? Hala bada, zergatik?

- Ze musika mota/talde entzuten dituzu? Zein dira zuregan eragina dutenak?

- Zenbat aldatu dira zure gusto musikalak Itoizen garaitik gaur egunera?

- Zure kasuan musika konposaketa prozesua nola gauzatzen da?

- "Inspirazioa" bat-batean etortzen zaizu ala lanordu askoren ondoren?

- Musika konposatzen jarraitzen duzu? Hala bada, zer motakoa?

- Noiz espero duzu Saturraran opera estreinatzea?

- Itoiz zuzenean ikusi ez dugunok, noizbait ikusteko esperantza txiki bat izan al dezakegu?

- Adarra saria eman diote Anariri. Musika sariak beharrezkoak dira?

- Nola ikusten duzu Azkoitiko eskaintza musikala (Udaberriko musikaldia, Matadeiko Bebarruko Jardunek, plazako kontzertuak, bandaren kontzertuak…)?

- Musika klasikoa edota musika klasiko garaikidea ezagutzen hasi nahi duen bati zer entzutea gomendatuko zenioke?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide