Laburbira, euskarazko film laburren emanaldia izango da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko mar. 13a, 10:57

XV. Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua martxan da, eta Euskaltzaleen Topaguneak aurtengo bilduman sailkatu dituen zortzi filmak eskainiko ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. Emanldia datorren ostiralean, martxoak 16, 22:00etan hasiko da Baztartxo antzokian. Maxixatzeneko bazkideek sarrera doan izango dute, eta gainerakoek hiru euro ordaindu beharko dituzte.

 

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 15. edizioa beteko du aurten. Otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, hemen eta euskaraz sortutako laburmertraiak erakutsiko ditu herriz-herri.  2017an Euskal Herrian eta munduan zehar ibili zen; New Yorken, Londresen eta Parisen, besteak beste.

2017an zehar jasotako proposamen guztien artean, zortzi film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. Bat ezik, beste guztiak 2017koak dira, eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko. 

XV. Laburbirako film laburren zerrenda:


Antolatzaileek, iazko arrakastari jarraituz, Laburbirako ikusleen artean lehiaketa bat antolatu dute beste urte batez. Hala, emanaldira joaten direnek landetxe batean bi lagunek bi gauko egonaldia egiteko zozketa batean parte hartu ahal izango dute, www.kameratoia.eus webguneko Laburbira 2018 ikusleentzako lehiaketa atalean dagoen galdetegia erantzun ondoren. Lehiaketa hilaren 28an hasiko da.

Laburbiraren inguruko informazio osoa hemen aurkitu daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide