Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko abe. 27a, 09:47

Baduzu, euskal kontsumitzaileen klubaren berri ematera gatozkizu. Euskaraz non kontsumitu jakin eta esateko lekua duzu Baduzu, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean martxan jarri duten webgunea baduzu.eus eta gailu mugikorretarako aplikazioa.

 

Euskaraz erosi eta saldu nahi dutenak harremanetan jartzea da Baduzuren helburua, euskaraz kontsumitzen dutenen komunitatea sortzea, komunitate irizpidedun bat sortzea; euskara ere kalitatezko kontsumoaren ikur eta horretarako irizpide baita.

Hauxe topatuko duzu Baduzun: Euskal Herriko 4.000 establezimendutik gora beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Establezimendu berriak gehitu edo daudenak baloratzeko aukera ere ematen dizu tresnak. Horrez gain, foro bat dago ekarpenak egin eta kontsumitzaileak harremanetan jarri ahal izateko.

Zer diozu, kontsumitzaile irizpideduna izan nahi duzu? Jaitsi aplikazioa, erregistra zaitez, eta erabili Baduzu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide