Euskararen zubigintzan, eskatu Errigora saskia

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko urr. 31a, 17:58
Berdura Plazako erakusleihoan daude saskiak ikusgai.

Azaroaren 14ra arte Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainan parte hartzeko aukera duzu aurten ere herrian. Errigorak jarri duen kanpaina nafar hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko da. Saskien bitartez lortutakoaren %25a bideratuko da horretarako, besteak beste.

 

Azkoitian eskaerak egiteko tokiak:

- Lotura honetako galdetegia beteta.

- AEK euskaltegia: azkoitia@aek.eus edota 607 61 26 97 / 943 15 10 89 telefonoetara deitu.

- Anbulategia

- Lujan

- Bizilore

- Elkargunea

- Oreka bioelkartea

- Etxe-Aitz taberna

- Hizki papertegia

-MunduEko denda ekologikoa

Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Bizkarrez dauden munduak elkarri begira jartzekoa. Ertza abiapuntu bihurtzekoa. Alegia egia egitekoa. Horixe da, hain zuzen, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea. Udazkenero bezala, Nafarroa hegoaldeko elikagaiak eskuratzeko aukera izango da Azkoitin. Iaz bezala, aurten ere, bi saski dituzu aukeran: beltza eta zuria.

Saski beltza:

Saski zuria:

 

Inoiz baino eskaintza zabalagoa; inoiz baino Errigorago!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide