'Plastika' ikuskizunerako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko mai. 22a, 19:00

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak ostiralean Matadeixen izango den Plastika ikuskizunerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditu.

 

Ostiral honetan bukatuko dira Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldixek, Maite Arroitajauregiren eta Ixiar Rozasen Plastika piezarekin. 

Plastika lengoaiatik, iruditik, ahotsetik eta soinutik abiatzen da, haien aukera ikus-entzunezko eta performatiboak arakatzeko. 2012an hasi ziren Arroitajauregi eta Rozas Plastika prozesua lantzen, Azala espazioan, eta ordutik hona lengoaiaren plastikotasunarekin, performatibitatearekin, erritmoarekin eta irudiekin sortzeko aukerak esploratzen ibili dira. Hitzen sonoritateaz, ahotsaz, soinuaz, sonemez eta monemez baliatuta, esanahitik erritmora eta erritmotik esanahira igaroko dira Plastika-n.

Ikuskizuna maiatzaren 26an izango da, ostiralean, 19:00etan, Matadeixen.

Sarrerak eskuratu nahi badituzu, parte hartu zozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide