Zozkatu ditugu 'Boris & Ingrid' antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko mar. 24a, 12:45

"Boris & Ingrid" antzezlanerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Inge Beloki eta Olatz Aranguren izan dira.

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Matadeiko sarreran. Antzezlana igandean, martxoak 26, 19:00etan izango da, Matadeixen.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei. Gozatu antzerkiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide