Juan Karlos Merino Maxixatzeneko kolaboratzailea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko ots. 4a, 12:06

Maxixatzenen bidelaguna izan zen Merino, ia sorreratik. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur egingo da, 19:00etan.

 

Juan Carlos Merino Maxixatzeneko kolaboratzailea hil zen, atzo. Maxixatzenek hasieratik bertatik bidelagun izan du Merino idazlea. Hainbat eratara aritu izan da gurekin elkarlanean: zutabeak, artikulu luzeak, ipuin laburrak eta kontakizun luzeagoak idazten, elkarteko lanean, euskaltzaletasuna bultzatzen, Maxixatzeni jendaurrean babesa ematen …

Sentiberatasun handiko pertsona izanik, ibilbide literario ez ohiko bezain interesgarria jorratu du Merinok, eta narrazio erotikoetan nabarmendu izan da bereziki, Literatura sailean eta beste.

Gaur arratsaldeko  19:00etan izango da hileta-elizkizuna Azkoitiko parrokian.

Merinok euskara elkartean eta herri-komunikabidean egindako ekarpena eskertu nahi du Maxixatzenek lerro hauen bidez. Omenaldi xume gisa, bere hitzak ekarri nahi ditugu gogora. Horra, 2012ko uztailean, Aitor Arrutik Merinori egindako elkarrizketa:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide