III. Orbel Jokuetako lehenengo proba

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko aza. 6a, 19:05

Hasi da III. Orbel Jokuek lehiaketa, eta aste honetako probarako 25 galdera prestatu ditugu; Azkoitia, euskara eta euskal kulturarekin zerikusia dutenak.

 

Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da. Horretarako, galdetegi hau edo tabernetan utzi ditugun orrietan izena eman behar da.

Osteguneko, azaroak 10, arratsaldeko 17:00ak arte erantzun ditzakezue galderak.

Ea guztiak asmatzen dituzuen! Ondo erantzundako galdera bakoitzeko puntu bat.


Zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide