Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen kontzerturako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko urr. 17a, 09:31

Ostiral honetan, urriak 21, Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria ikusi eta entzuteko aukera izango da Matadeixen. Maxixatzenetik kontzertu honetarako bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu bazkideen artean.

 

Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen kontzerturako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.

Joseba Tapiaren egitasmo berri hau, zuzenekoetan baizik ezin izango da entzun. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkio ikusentzuleari 

Taula gainean honako musikariak izango ditu lagun: Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra (Laiotz), Iñigo Telletxea, baxua (Petti, Anje Duhalde, Borrokan, Xabier Montoia), Iker Iriarte, bateria (Betagarri). Kanta ezagun baina berriak dira, aspaldikoak bezain gaurkotuak. Zuzenean gozatzeko 14 kanta elektriko.

Kontzertua urriaren 21ean izango da Matadeixen, iluntzeko 22:30etik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide