Zozkatu ditugu "Zerura eroria" antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko eka. 10a, 12:17

"Zerura eroria" antzezlanerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Lurdes Sudupe Sudupe eta Luis Zuazolazigorraga Azpiazu izan dira.

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Matadeiko sarreran. Antzezlana igandean, ekainak 12, arratsaldeko 19:00etan izango da Matadeixen. Sarrera; 5€.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei. Gozatu antzerkiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide