"Sokak" ikuskizunerako sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko api. 29a, 10:03

Sokak ikuskizunean euskal kantuei hurbilpen berezi bat egiten diete Lekord taldekoek.

 

LeKord taldea, bi musikariz (Iñaki Letamendia eta Ane Artetxe) eta bi aktorez (Amaia Ruiz eta Amaia Irazabal) osatua dago.  “Sokak” ikuskizunean, euskal kantuei hurbilpen berezi bat egiten diete. Herriko melodiak erabiliz, ibilbide poetiko-musikal batera gonbidatzen dute ikuslea. Horretarako, oso ohikoak ez diren arpa zein perkusio instrumentuak eta antzerki hizkuntza fusionatzen dituzte.

Matadeiko VII. Antzerki Jardunaldietako laugarren antzezlan hau maiatzaren 8n izango da, arratsaldeko 19:00etan Matadeixen.

Antzezlan honetarako ere bi lagunentzako bina sarrera zozketatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean. Sokak antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi badituzu parte hartu zozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide