Hemen da Laburbira!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko mar. 7a, 19:19

Maxixatzenek antolatuta euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango dugu datorren ostiralean, martxoak 11, iluntzeko 22:00etan Baztartxon. 

 

Topaguneak bultzatutako zirkuitua da LABURBIRA.Hamahirugarren edizio honetan, euskarazko zortzi ekoizpen fresko-fresko dakartza, istorio hunkigarriz kargatuta. Izan ere, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek ez dute etenik, kalitatezko lanak egiten jarraitzen dute. 

Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea.

Beraz, aurten ere Euskal Herriko eta diasporako hainbat herritan izango da Laburbira. Hona hemen, XIII.Laburbira osotzen duten 8 lanak:

 

Ostiralean, martxoak 11, iluntzeko 22:00etan Baztartxon ikusi ahal izango ditugu zortzi lanak. Sarrera 3 €-koa izango da eta Maxixatzeneko bazkideek doan sartu ahal izango dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide