Zozkatu ditugu "Eskutitzak" antzezlanerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko mar. 3a, 18:55

Maxixatzen Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, hamar sarrera zozkatu ditu bost bazkiderentzat. "Eskutitzak" antzezlanerako sarreren irabazleak honako hauek dira: Iraitz Otaño, Eba Sudupe Uria, Haizea Alberdi Jarit, Maite Kaperotxipi Aiertza eta Naiara Aldazabal. 

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Baztartxoko leihatilan. Antzezlana zapatuan, martxoak 5, iluntzeko 22:00etan izango da Baztartxon.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei. Gozatu antzerkiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide