Animatu bihar arratsaldean Orbel-jokuetako finala ikustera!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2015ko aza. 13a, 18:21
Iazko Orbel-jokuetan hainbat herritar bildu ziren, finala ikusteko.

Bihar, 17:00etan, Orbel-jokuetako finala izango da bigarren urtez jarraian, Elkargunean. Herritar guztiak gonbidatuta daude finala ikustera. Aurkezle lanetan Imanol Garcia eta Itziar Elias ariko dira, eta honako hiru talde hauek parte hartuko dute: Gora bihotzak, Ixeye eta Antxintxikelaixek.

 

Talde irabazleak Argia edo Berriako urte osoko harpidetza irabaziko du, eta horrez gain, 300 euroko balea ere lortuko du herriko dendetan gastatzeko. Bigarren eta hirugarren postuan gelditzen direnek, berriz, Iturri edo Joseba jatetxeetako afari bat eskuratuko dute. 

Guztira, 74 taldek parte hartu dute aurtengo Orbel-jokuetan, eta talde horien guztien artean ere zozketa egingo dute. Hainbat sari eskuratu daitezke: euskal kulturako produktuak, janariz betetako saskiak eta herriko tabernetan gastatzeko hainbat bale. 

Zorte on guztiei!

Hona hemen iazko finalean ateratako argazki batzuk:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide