Maxixatzeneko bazkideak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2015ko uzt. 3a, 13:57
AloƱa Juaristi

Azkeneko aldizkarian Aloña Juaristi elkarrizketatu dugu. Berak argi du: "Herrian euskaraz bizi nahi badut, neuk egin behar dut horretarako bidea". Zeren zain zaude? egin Maxixatzeneko bazkide!

Aloña Juaristi azkoitiarra duela zortzi urtetik da Maxixatzen elkarteko bazkide.

Zergatik egin zinen Maxixatzeneko bazkide?

Garrantzitsua iruditzen zaidalako herri aldizkari euskaldun bat izateaherrian, herriko albisteak euskaraz irakurri ahal izateko. Horrez gain, euskarak beti behar du euskal hiztun bakoitzaren bultzada. Eta nik argi dut: nire herrian euskaraz bizi nahi badut, neuk egin behar dut horretarako bidea, albokoaren zain egon gabe. Maxixatzeneko bazkide izatea, hori lortzeko urrats bat da nire ustez, eta oraindik bazkide ez direnak, halako talde euskaldunak indartzera animatu nahi ditut.

Elkarrizketa guztia ekaineko aldizkarian irakurri dezakezu.

Zuk ere Maxixatzeneko bazkide izan nahi al duzu? uztailean zehar larunbat eta ostegunetan eliz atarian edo plazan jarriko dugun mahaian izango duzu horretarako aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide