'Bereterretchen oinatzak' Matadeiko antzerki jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Matadeixe 2015ko api. 23a, 11:00

Datorren igandean, hilak 26, Bereterretchen Oinatzak antzerki arteko Intermezzoa izango da, Kanthoria musika taldearen eskutik. 19:00etatik aurrera Matadeixen. 

 

Khantoria, Europako musika-eskola entzutetsuenetan trebatu eta Erdi Aroko musikatik XXI. mendeko elektroakustikarainoko interpretazio esparruak barne hartzen dituzten musika taldeekin lan egin ondoren, hiru musikarik beraien ikerketak, intuizioak eta esperientziak agertzeko sorturiko askatasun esparrua da, Khantoriaren kontzertu, hitzaldi eta grabazioek beti iñor gutxi indiferente utziko duen balio-erantsi bat erakusten dutelarik.
 
Bereterretchen oinatzak, Erdi Aroko lehenengo eliz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetakoa da. Baina, posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV. Mendeko Zuberoara eliz kantu ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik? Hau da Khantoria hirukoteak (Virginia Gonzalo – Erdi aroko organettoa eta ahotsa, Ander Berrojalbiz – biolina, Maider López – biola) Bereterretchen oinatzak izenpean aurkezten duen kontzertuan ikertuko duen hipotesia.


EZ GALDU!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide