Marea Urdina 'Biba Zuek' saioan izango da bihar

Elkartearen berri eman eta partaide gazteena elkarrizketatuko dute: Maren.

Bihar, maiatzak 8, asteazkena, 18:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan Marea Urdina izango da. Elkartearen berri emateaz gain, elkarteko kide bati elkarrizketa egingo diote, gure kasuan, elkarteko “txikiena” aukeratu dugu horretarako: Maren.

Marenek CDKL5 Urritasunaren sindromea pairatzen du, eta bere aita Jonek beraien egunerokoa nolakoa den azalduko du eta, nola ez, beraien esperantza non jarria duten. Zein izango da beraiek aukeratuko duten hitza?

Animatu eta piztu telebista!