Duchenne gaixotasunaren kontzientziazioaren alde, elkarretaratzea egingo dute ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2023ko ira. 5a, 16:12
Iaz, Duchenne gaitzaz kontzientziatzeko Azpeitiko plazan egindako elkarretaratzea. (Veronica Reyes)

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da etzi, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute ostegunean, 19:00etan, plazan. Azkoitian bada gaitz hori diagnostikatu berri dioten herritar bat —Lucas—, eta haren senideek eta Marea Urdinak mobilizaziora bertaratzeko deia egin dute.

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izango da ostegunean –irailak 7–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, elkarretaratzea egingo dute egun horretan plazan, 19:00etan hasita. Azkoitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Lucas, 6 urte–, eta haren senitartekoek zein Marea Urdinak bertara agertzeko deia egin dute. Gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, ostegunean plaza gorriz koloreztatzea da elkarretaratzearen deitzaileen asmoa.

Bide batez, egunean zehar zerbait gorria janztera animatzen dugu jendea, bere babesa adierazteko.

Hemen duzue iaz Azpeitian Irenen alde egin zen elkarretaratzearen bideoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide