Instrumentu eta dantza erakusketa inklusiboa

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko ots. 11a, 17:30
Otsaileko egitaraua.

Aniztasun funtzionala duten umeek instrumentu ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera.

Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren urteroko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat da musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean sei-zazpi urte bitarteko haurrei aurkeztuko dizkiete familia ezberdinetako musika tresnak. 

Aurten ekintza hau inklusiboki planteatzen da. Herrian aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutzera eta probatzera. Ume horientzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daiteke.

Marea Urdinatik Bizkargi Musika eta Dantza Eskola zoriondu nahi dugu, inklusioaren bidea luzea izan arren, horrelako pausoekin hasten delako. Zorionak Bizkargi!

Ikusi jarraian martxoko egitaraua: 

Martxoko egitaraua

 

Marea Urdina
 
Gure web orrian informazio gehiago:
 Edo gure sare sozialetan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide