San Andres Igeriketa Sarira denok ate berdinetik sartu ginen

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2018ko aza. 25a, 11:24

Zoragarria atzoko San Andres Sarian Zubiaurre Igeri Elkarteak Azkoitiko igerilekuaren IRISGARRITASUN FALTA salatzeko aurrera eraman zuen ekimena. Horrela dio beraien komunikatuak:

 

'Ateak ireki eta itxi egiten dira'

Nonbaitera sartu edo nonbaitetik irteteko balio dute. Denok sarbidea izan dezagun egiten omen dira, baina batzuetatik ezin gara denok sartu. Gaur San Andres sariaz gozatu dugu Azkoitian, baina jakina denez, igerilekura partaide guztiok ezin dugu guztiontzako omen diren ate naturaletatik sartu. 25 eskailera maila gainditu behar dira ezinbestean denon aldageletatik igerilekura iristeko, behartuak gaude beraz "beste bide" batetik sartzera, igeri egin nahi badugu behintzat. Egoera hori izanik, gaur partaide guztiok ate beretik sartzea erabaki dugu "beste bidea" denona eginez, naturaltasun osoz, benetako ate naturalak denontzako eginak daudenak direlako. Guztionak eta guztiontzat egokituak izango diren instalazio duinak nahi ditugulako, zabaldu mezua lau haizetara. Zubiaurre Igeriketa Kluba.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide