Ama

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko eka. 24a, 11:00

Lore bat bezala joan zara

udaberria heltzean, ama,

baina txerto bat utzi duzu

gure bihotzean, ama.

 

Sukaldari aparta, lagunen laguna,

aurpegia leuna, bihotza zabala,

irribarre erreza, emakume apala,

ama bikaina, amama paregabea,

pakezale zintzoa, ez zinen makala,

ikusirik zu gabe gelditzen garela

moldatuko ahal gara nola edo hala.

 

Nahita ere inon ez genuke aurkituko

zu baino ama hoberik,

eskerrik asko guztiagatik, ama.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide