Akatsak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko eka. 6a, 10:01

Akatsak egiten ditut,

baina asko kostatzen zait

horretaz ohartzea.

Neuk egindako guztia

ondo dagoela

iruditzen zait.

Besteen akatsak bakarrik

ikusten ditut,

eta neureak

ederto ezkutatu.

Besteena da beti

erru guztia,

besteak dira beti

eskasak,

besteak dira beti

ezdeusak.

Ez al dut sekula konturatu behar

neuk ere akats ugari egiten ditudala?

Noiz konturatu behar dut

neu ez naizela salbuespena?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide