Zailtasuna

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2016ko mai. 6a, 10:52

Azken aldian

eguzkira heltzea

errazagoa

iruditzen zait,

zure bihotzera

heltzea baino.

Zure bihotzera heltzea

hain da zaila...

hain zaila...

Hau panorama!

Keinu txiki bat egitea

aski duzu,

dena utzi

eta zuregana joateko.

Egidazu keinutxo bat!

Egidazu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide