Heriotzaren aurrean

beldurtu egiten naiz.

Baina nahiz eta ni

batzuetan ez konturatu,

ingurura begiratuz gero,

egunero ditut heriotza txikiak:

pentsamenduena, objektuena, landareena...

Egunero egiten dut bat heriotzarekin.

Hau gogoan,

merezi al du bizitzan hilda jarraitzerik?

Bizi bai,

baina nola?

Hain beldurgarria al da heriotza?

Inork aipatu ere egin nahi ez duen hitz hori,

momentu honetan

nire salbamena da:

bizitza berri baten hasiera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide