Bihar

sendagilearengana

joan behar dut.

Aurreko astean

oso lasai nengoen.

Gaur

oso urduri nago.

Aurreko asteko egoera

eta gaurko egoera

berdina da;

ez da ezer gertatu,

ez da ezer aldatu.

Baina aurreko astean

lasai nengoen

eta gaur ez.

Ezer aldatu ez bada,

zergatik nago gaur hain urduri?

Dena berdin badago,

zergatik hasi naiz urduritzen?

Ezer gertatu gabe,

ezer aldatu gabe,

ezer jakin gabe,

urduritzen hasi naiz.

Zergatik? 

Badakit;

beldurrez hiltzen

bizi naiz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide