Gezurra

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko aza. 26a, 13:47

Gezur bakar batek

gezur mordoa dakar berarekin.

Hasierako gezurra ezkutatzeko,

atzetik gezur gehiago esatera

behartuta nago askotan.

Arazoa

gezur guztiak

gogoratzean daukat.

Egia

benetakoa denez,

ez zait ahazten,

baina gezurra

benetakoa ez denez,

nahasteko aukera daukat.

Gezurra

asmatutakoa denez,

asmatutakoa zuzen gogoratzea

bihurtu zait xede,

gezur guztiak

buruan metatzea

oso zaila baita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide