Ni

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko urr. 21a, 10:52

Ni naiz

neure buruaren

etsairik handiena.

Besteak engainatzeko

izugarrizko ahalmena daukat.

Askotan mozorroa janzten dut,

benetan nolakoa naizen

eta zer sentitzen dudan

estaltzen saiatuz.

Askotan lortzen dut eginkizun hori,

eta gainera pozik sentitzen naiz

besteen aurrean

ondo gelditu naizela pentsatuz.

Baina etxera joan

eta ispiluaren aurrean jarriz,

zuzenean neure buruari

begiratzen diodanean,

zer ikusten dut?

Gustatzen al zait

hor ikusten dudana?

Horko hori naiz ni,

bai!

Besteak engainatzen ditudan arren,

ezin neure burua engainatu,

ezin...

eta neure buruarekin bizi behar dudanez... 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide