Errua

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2015ko urr. 7a, 12:09

Gaur egungo

gizarte xelebreari

errua jaurtiz,

gero eta gutxiago

mugitzen naiz,

gero eta okerrago

jaten dut,

gero eta osasun arazo larriagoak

pairatzen ditut,

gero eta lotuago

sentitzen naiz,

gero eta estuago

bizi naiz.

Neuk zigortzen dut

neure burua,

neuk bakarrik.

Neurea da

erru guztia,

neurea bakarrik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide