MAITE ARRATE: 23

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko eka. 9a, 10:19

Pipertuta

 

Egiten dudan

guztia,

gaizki iruditzen zaizu.

Esaten dudan

guztia,

gaizki hartzen duzu.

Mingostuta zaude.

Ezin dituzu

 zure buruhausteak

konpondu.

Ez didazu

laguntzen uzten.

Zure arazo guztien

erruduntzat

jotzen nauzu.

Baina ez da horrela.

Ez horixe!

Zu zara

arazoak dituena,

zu.

Zu zara

pipertuta dagoena,

zu zeu.

Zeu zara

zeure buruarekin

gustura ez dagoena,

zeu.

Beste bideren bat

aurkitzen ez baduzu,

horrela jarraitu behar...

Norbere buruarekin

gustura ez dagoena,

ezin besteekin

gustura egon.

Nola ba!!!

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide