MAITE ARRATE: 18

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko api. 28a, 10:09

Zertan ari gara?

 

             Alde guztietara

            begira nago.

            Goialdera

            begiratzen dut,

            erdialdera

           begiratzen dut,

            behealdera

            begiratzen dut...

            Denean,

            adreiluzko etxeak bakarrik

            ikusten ditut,

            adreiluzko etxe izugarriak.

            Ez da beste ezer ikusten.

            Ez dago beste ezer.

            Denean,

            gizakiaren eskua bakarrik

            ikusten dut,

            gizakiaren esku izugarria.

            Zer egin dugu?

            Zertan ari gara?

            Hau al da

            nahi duguna?

 

 Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide