MAITE ARRATE: 16

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko api. 7a, 09:59

betterworldclub.org

 

Umeek

ez dute

denboraren kontrolik.

Ez dakite

ze egunetan 

bizi diren.

Ez dakite

ze hilabetetan

bizi diren.

Ez dakite

ze urtetan

bizi diren.

Berdin zaie

goiza edo gaua den.

Berdin zaie

ze ordu den.

Lasai

bizi dira.

Denborari begiratu gabe,

lasai.

Guretzat sinestezina!!!

 

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide