MAITE ARRATE: 11

Erabiltzailearen aurpegia Maite Arrate 2014ko mar. 4a, 15:43

Bikote artekoak

 

 Zure bikotearen boterea

zurea balitz bezala hartu,

eta zure bestelako eginkizun guztiak

albo batera utzi dituzu.

Zure bikotearen botereaz itsuturik,

zure izana

albo batera utzi duzu.

Zure eginkizun bakarra

zure bikoteari jarraitzea izan da,

txakurrak ugazabari jarraitzen dion moduan.

Konturatu gabe,

pixkanaka-pixkanaka

zeure burua ezabatzen joan zara.

Boterearen indarra

hain da boteretsua!

Bikotearen boterea

hain da dirdiratsua!

Sarritan pentsatu dut

bikoteaz ala bikotearen botereaz

maiteminduta ote zauden!

Baina orain,

utzi zaituen une honetan,

zer egin behar duzu?

Merezi al zuen?

 

Maite Arrate

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide