Eman daiteke izena KZgunearen urriko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko ira. 2a, 09:48

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak ureri. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu urrian Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek hurrengo hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hona hemen KZgunean irailean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda: Laguntza ikastaroak, e-Administrazioa, Oinarrizko formakuntza, Irudia eta bideoa, Aisia eta entretenimendua, Ofimatika, Produktibitatea, Programazioa eta garapena, Sare sozialak eta Segurtasuna. 

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide