Eman daiteke izena KZgunearen iraileko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko abu. 10a, 09:09

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko zein urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak irailerako. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu irailean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hona hemen KZgunean irailean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:

  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 20an eta 21ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hogei ordu.
    • Irailaren 4tik 15era, 18:00etatik 20:00etara.
  • Musika aplikazioak zure smartphonean
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 28an eta 29an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Irailaren 18tik 27ra.
  • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Wordpress. Zure webgunea sortu
    • Urrunekoa.
    • Hogei urte.
    • Irailaren 4tik 20ra.

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide