KZgunearen uztaileko ikastaroetarako izen-ematea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko eka. 27a, 09:00

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko eta urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak uztailerako. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu uztailean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak datorren hilerako. Hona hemen zerrenda:

  • Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Uztailak 27 eta 28, 18:00etatik 20:00etara.
  • YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Uztailaren 3an eta 4an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Sortu zure e-mail marketin kanpainak.
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Uztailaren 3tik 19ra.
  • Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak.
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Uztailaren 10etik 19ra.

Izena emateko moduak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide