Maiatzeko ikastaroen berri eman du KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko api. 18a, 11:32
Azkoitiko KZgunea.

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko eta urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak maiatzerako. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu maiatzean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hona hemen zerrenda.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Hona hemen maiatzerako Azkoitiko KZguneak antolatu dituen ikastaroak:

  • 'Online' izapideak Osakidetzarekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Maiatzak 30 eta 31, 18:00etatik 20:00etara.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hogei ordu.
    • Maiatzaren 2tik 15era, 16:00etatik 18:00etara.
  • Mekanografia. Ikasi hutsetik.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 17an eta 18an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Ofimatika tresnak-LibreOffice.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hogei ordu.
    • Maiatzaren 16tik 29ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 29an eta 30ean.
  • Google Data Studio. Zure datuak aztertu.
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Maiatzaren 8tik 24ra.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 4an eta 5ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 11n eta 12an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Pinterest. Zure inspirazio-iturria.
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Maiatzaren 22tik 31ra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide