KZgunearen apirileko ikastaroetarako izen-ematea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2023ko mar. 12a, 10:11

Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko eta urruneko hainbat ikastaro antolatu ditu Azkoitiko KZguneak apirilerako. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Azkoitiko KZguneak prest ditu apirilean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Aurrez aurreko, bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean herrian, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Hona hemen zerrenda.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Hona hemen apirilerako Azkoitiko KZguneak antolatu dituen ikastaroak:

  • 'Online' izapideak Osakidetzarekin.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilak 13 eta 14, 09:00etatik 11:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamalau ordu.
    • Apirilaren 11tik 19ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak.
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 26an eta 27an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Editatu bideoak zure Smartphonearekin.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak.
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Apirilaren 11tik 27ra.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 24an eta 25ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Erabili profesionalki Google aplikazioak.
    • Urrunekoa.
    • 40 ordu.
    • Apirilaren 3tik maiatzaren 3ra.
  • Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 4an eta 5ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Facebook zure Smartphonean.
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide