Abenduko ikastaroen eskaintza prest du Azkoitiko KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko aza. 7a, 09:04

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea abendurako. Aurrez aurrekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira euskarazko saioak datorren hilabetean.

Azkoitiko KZguneak abenduan eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz edota gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira abenduan Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Editatu bideoak zure smartphonearekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.

Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikiloc-ekin 

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Abenduaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara.

LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 1ean eta 2an, 09:00etatik 11:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.

Google aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Abenduaren 13tik 23ra, 16:00etatik 18:00etara.

Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 2an eta 3an, 11:00etatik 13:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide