Maiatzean ere zuzeneko hitzaldiak emango ditu KZguneak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko api. 9a, 10:58

Aurreko hilabeteetan bezala, Youtubeko bere kanalean emango ditu hitzaldiak KZguneak. Edonork izango du horiek jarraitzeko aukera, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Maiatzean ere zuzeneko hitzaldiak jarraitzeko aukera eskainiko du KZguneak Youtubeko bere kanalean. Aurrekoetan bezala, edonork izango du hitzaldi horiek jarraitzeko aukera, Internetera konexioa izatea besterik ez da behar, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Euskaraz zein gaztelaniaz emango dituzte zuzeneko hitzaldiak, gai beraren gainean bana, egun desberdinetan. Hau da euskarazko eskaintzaren egutegia:

  • Egin itzazu bisita birtualak munduko museorik onenetan. Maiatzaren 4an, 12:00etatik 12:30era, lotura honetan.
  • Atera etekin guztia Google Autori. Maiatzaren 11n, 19:00etatik 19:30era, lotura honetan.
  • Zure mediku hitzordua eskatu Internet bidez. Maiatzaren 18an, 12:00etatik 12:30era, lotura honetan.
  • Komunikatu Whatsappekin: bideo deiak eta argazki partekatzeak. Maiatzaren 25ean, 19:00etatik 19:30era, lotura honetan.

Hitzaldiak zuzenean jarraitzeko modurik ez dutenentzat, guzti-guztiak grabatu eta Youtubeko kanalean bertan gordetzen dituela gogorarazi du KZguneak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide