Azkoitiko KZguneak martxoko plangintzaren berri eman du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko KZgunea 2021ko ots. 13a, 09:00

Aurrez aurreko bi ikastaro eskainiko dituzte datorren hilean, biak euskaraz.

Aurrez aurreko bi ikastaro emango dituzte Azkoitiko KZgunean datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Euskaraz emango dituzte biak

Hauek dira ikastaroak:

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Hamalau ordu.
  • Martxoaren 22tik 30ra, 16:00etatik 18:00etara.

Ofimatika tresnak - LibreOffice

  • 20 ordu.
  • Martxoaren 1etik 12ra, 16:00etatik 18:00etara.

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Elkarguneko lehen solairuan. Astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da irekita,16:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide