Zuzeneko bi hitzaldi eskainiko ditu KZguneak abenduan, sarean

Erabiltzailearen aurpegia

Abenduaren 3an museoetan bisita birtualak egiten ikasteko solasaldia eskainiko dute, eta abenduaren 15ean, Gabonetako aplikazioak izango dituzte hizpide. Hitzaldiotarako sarrera doakoa izango da, eta aurrez ez da izenik eman beharko.

Hilero bezala, abenduan ere zuzeneko online hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak, doan. Alde batetik, munduko museorik onenetan bisita birtualak egiten irakatsiko diete erabiltzaileei, abenduaren 3an, 11:00etan hasita. Honako lotura honetan eskainiko dute solasaldia. Bestetik, Gabonetarako aplikazioak izango dituzte hizpide, abenduaren 15ean, 18:00etan hasita. Hona hemen hitzaldirako lotura. Solasaldiotan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, sarrera librea baitute. Horrez gain, hitzaldi guztiak grabatu egingo dituzte, eta KZgunearen Youtubeko kanalean eskegiko dituzte ondoren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide