VIII. Pilotari Eguneko txapelketetarako izen-ematea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2024ko mar. 1a, 12:38

Tta-kun eta Dean tabernetan eman beharko da izena, bertan eskuragarri dauden orrietan izen-abizenak jarrita.

Gero eta gertuago dago VIII. Pilotari Eguna. Ekainaren 8an ospatuko da aurtengoan, eta aurreko urteetan bezala, txapelketako partidak eguna baino lehen jokatuko dira, finaleko norgehiagokak egunean bertan joka daitezen. Oraingoan ere, bakarka, bi eta erdian, eta binaka jokatzeko aukera izango da.

Txapelketa horietan izena eman nahi dutenek hilaren 22ra arte izango dute horretarako aukera. Izena emateko, nahikoa izango da Dean eta Tta-kun tabernetan eskuragarri dauden orrietan izen-abizenak jartzea.

Txapelketetan parte hartzeko baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea da, aurten 16 urte betetzen dituztenak barne. Partidak asteazken, ostegun eta ostiral arratsaldetan jokatuko dira.

Antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute txapelketetan parte hartzera, inoizko parte hartzerik handiena lortu asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide