Gutuna

Eskerrik asko, Azkoitia!

Azkoitiko Pilotari Eguna igaro eta egun gutxira, Txulue pilota elkarteak esker gutun hau idatzi du komunitatean:

Aurtengo Pilotari Eguna ere pasatu da, eta eskerrak ematea gustatuko litzaiguke. Aurten, bereziki, kolore gorriz eta urdinez jantzi dira herriko kaleak, eta horrek sekulako indarra ematen digu lanean jarraitzeko. Abestia ateratzea eta Kontzejupeko partidak streaming bidez eskaintzea genituen helburu berritzat, eta biek ere izugarrizko arrakasta izan dute. Beste behin ere, eskerrak herritarrei.

Eskerrik asko txapelketan parte hartu duzuen neska-mutil guztioi; zuek gabe egun hau ez litzateke posible izango. Eskerrik asko eta besarkada txikitotarrei erakutsi diguten prestutasunagatik. Eskerrik asko, era berean, herri guztiari partidak ikustera gerturatzeagatik, herria alaitzeagatik eta Pilotari Egunari horrelako erantzuna emateagatik. Hurrengo urtean elkartuko gara berriro VIII. Pilotari Egunean!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide