Pelotai Eune 2022

Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoia azken txanpan sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2022ko eka. 1a, 09:00
Aurtengo txapelketako irudi bat.

Ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte mutilen final-laurdenetako partidak, Kontzejupean. Datorren astean jokatuko dituzte nesken zein mutilen txapelketetako finalerdiak. VI. Pelotai Eune, berriz, ekainaren 18an ospatuko da Azkoitian.

Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoiak aurrera darrai. Aste honetan, esaterako, final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte mutilek. Azken bi asteetan jokatu dituzte final-zortzirenetako partidak Kontzejupean, eta datorren ostegunean zein ostiralean ebatziko dituzte datorren asteko finalerdiak. Neskak, berriz, multzokako faseko azken partidak ari dira jokatzen, eta mutilek bezala, datorren astean jokatuko dituzte haiek ere finalerdiak.

Honako hauek izan dira nesken zein mutilen txapelketetako emaitzak:

  • Mireia eta Maren 22-14 Ane eta Nagore
  • Ugaitz eta Torria 22-6 Jon eta Aitor
  • Iraitz eta Tomao 22-9 Xomorro eta Mokolua
  • Aldalur eta Xantue 22-13 Joritz eta Xuban
  • Azpiazu eta Julen 22-5 Errasti eta Markel
  • Zabale eta Agirre 17-22 Oier eta Kuku
  • Iriarte eta Olaizola 15-22 Arkaitz eta Usa
  • Endika eta Azkoitia 16-22 Juin eta Xabat

Hona hemen azken bi asteetan jokatutako partiden argazkiak:

Mutilen final-laurdenak

Mutilen txapelketako final-laurdenak ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte, eta lau partida horietan ebatziko dute zein lau bikote onenek jokatuko dituzten datorren astean txapelketako finalerdiak. Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Osteguna, 19:00etan

  • Iraitz eta Tomao - Oteiza eta Olaizola

Osteguna, 22:15ean

  • Juin eta Xabat - Ugaitz eta Torria

Ostirala, 20:00etan

  • Azpiazu eta Julen - Arkaitz eta Usa

Ostirala, 22:15ean

  • Aldalur eta Xantue - Oier eta Kuku

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide