Pelotai Eune 2022

Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoiaren joan den asteko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2022ko mai. 16a, 16:54

Final-hogeitahamabirenetako azken partidak jokatu zituzten gizonezkoek, eta emakumezkoek multzokako faseko lehiekin jarraitzen dute. Jende ugari ari da Kontzejupeko pilota partidak jarraitzen.

Joan den astean jokatu zituzten 2022. urteko Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoiaren bigarren asteko partidak. Asteazkenean hasi ziren lehiak, eta larunbat goizean jokatu zuten azken partida. Emakumezkoen txapelketan multzoko lehiekin jarraitzen dute, eta gizonezkoen txapelketan final-zortzirenak hasiko dituzte aste honetan bertan. Hona hemen joan den asteko partiden emaitza guztiak:

Maiatzak 11, asteazkena:

  • Maren Albizuri eta Mireia Arrizabalaga 19-22 Saioa Murua eta Oihana Larrañaga
  • Txai eta Bastida 22-21 Albitxuri eta Juaristi

Maiatzak 12, osteguna:

  • Xitu eta Epelde 9-22 Oteiza eta Olaizola
  • Iñaki Azkoitia eta Gantza 9-22 Iraitz eta Tomao
  • Torria eta Ugaitz 22-11 Salegi eta Eneko
  • Ioritz eta Xuban 22-20 Txai eta Bastida

Maiatzak 13, ostirala:

  • Kaxka eta Lete 12-22 Alberdi eta Eskurtza
  • Egurrola eta Zapirain 21-22 Xabi eta Xantue
  • Unai Azpiazu eta Julen Aranburu 22-9 Gaztelu eta Mugartza

Maiatzak 14, larunbata:

  • Jon eta Aitor 22-15 Artzabal eta Txanpaña

Hona hemen joan den asteko parte hartzaileen argazkiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide