Herriko pilotari neskeen txapelketa maiatzaren 28ko astera atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko mai. 16a, 14:28

Azken orduko arazoak medio, eta herriko neska pilotariekin hitz egin eta gero, bihar hastekoak ziren herri mailako nesken pilota partidak maiatzaren 28ko astean jokatuko dira. Ondorioz, mutilen final hamaseirenetako partidak bihar 18:30etik aurrera jokatuko dira. Master Cup txapelketako pilotarien txapelketa, berriz, gaur hasiko dira.

 

Herenegun zozketatu ziren mutilen txapelketako partidak. Mutilen txapelketa final hamaseirenetan da, eta bihar, osteguna, hasiko dira. Guztira 32 bikote daude lehian une honetan, eta ostegunean eta ostiralean eta datorren asteko ostegunean eta ostiralean aurrera egiten duten¡ bikote guztien artean, final zortzirenak jokatuko dira.

Gaur, bestalde, Emakume Master Cup txapelketako partidak jokatuko dira. 18:00etan hasita, lau pilota partida jokatuko dira Kontzejupean. Hamasei pilotari horien artean da Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra ere. Unanuerekin batera lehiatuko da 19:00etatik aurrera, A. Urien eta B. Vicario bikotearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide