Emakumeen txapelketak, datorren astetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko mai. 9a, 16:32

Herenegun, astelehenean, zozketatu ziren emakumeen bi txapelketetako partiden zozketak. Alde batetik, herriko emakume pilotarien txapelketa izango da jokoan, eta bestetik, Emakume Master Cupeko pilotarien txapelketa.

 

Emakume Master Cup txapelketako pilotariak bi multzotan banatu dira, sei bikotek eman baitute izena. A multzoan, Arrate - Maddi, Ganzarain - Orbegozo eta N. Aramendi - Agirre bikoteak daude. B multzoan, berriz, M. Unanue - Eneritz Arrieta herritarra, A. Urien - B. Vicario eta L. Artetxe - A. Badiola bikoteak. 18:00etatik aurrera honako lau pilota partida hauek jokatuko dituzte.

- 18:00etan, Arrate eta Maddi, Ganzarain eta Orbegozoren aurka.

- 18:30ean, Ganzarain eta Orbegozo, N. Aramendi eta Agirreren aurka

- 19:00etan, A. Urien eta B. Vicario, Unanue eta Eneritz Arrietaren aurka.

- 19:30ean, Artetxe eta Badiola, A. Urien eta B. Vicarioren aurka.

Hurrengo egunean, maiatzaren 17an, herriko pilotari neskak sartuko dira jokoan. Herrikoek ostegunetan jokatuko dituzte euren pilota partidak. Guztira zortzi bikotek hartuko dute parte txapelketan, eta lehen pilota partidak hurrengo ostegunean jokatuko dira. Honako hauek dira:

- 18:00etan, Eneritz eta Leire, Maider eta Enararen aurka.

- 18:30ean, Ania eta Eneritz, Edurne eta Oihanaren aurka.

Bi partida horiek jokatuta, gainerako bi partidak maiatzaren 24an jokatuko dira. Ondoren partidak:

- 18:00etan, Ane eta Oihane, Libe eta Aneren aurka.

- 18:30ean, Oihane eta Nerea, Saioa eta Haizearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide