Zabalik da Pelotai Euneko binakako pilota txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Txulue pilota elkartea 2018ko api. 3a, 13:08

2018ko Pelotai Eune ere ari da gerturatzen, eta binakako pilota txapelketan izena emateko epea irekita dago gaurtik apirilaren 28ra arte. 16 urtetik gorako neska-mutil azkoitiarrek eman ahalko dute izena txapelketan.

 

Txapelketan parte hartu nahi dutenek, Atraskua, Dean, Tta-kun, Zakela eta Zurt tabernetan eman beharko dute bikotearen izena. Maiatzaren hasieran abiatuko da txapelketa, eta ez du etenik izango ekainaren 9an ospatuko den Pelotai Eunera arte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide