Bihar hasiko dira III. Pelotai Eune txapelketako partidak

Bihar ekingo diogu III. Pelotai Euneko txapelketari. 18:30etatik aurrera, lau bikoteren arteko neurketak jokatuko dira. Ostiralean, berriz, 19:30ean eta 21:30ean izango dira partidak.

 

Aste honetatik aurrera, gainera, III. Pelotai Euneko kamisetak eta galtza zuriak saltzen jarriko ditugu, Kontzejupeko txapelketako partidekin batera. Kamisetek (gorriak/urdinak) 5 euro balio dute, eta galtza zuriek 10 euro.

Ostiralean, berriz, beste lau pilota partida jokatuko dira. Ikusi argazkian herriko zortzi bikoteen arteko partidak. Kanporaketa hauetan aurrera egiten dutenak, final hogeita hamabirenetan sartuko dira.