Urrezko domina eskuratu du Anaitasuna Kankuk gizonezko infantilen kata kategorian

Erabiltzailearen aurpegia Kanku kirol elkartea 2024ko api. 16a, 15:16

Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta, Gipuzkoako eskolartekoen eta federatuen karate txapelketa jokatu zuten igande goizean Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. Kanku karate klubeko kirolariek kategoria gehienetan eskuratu zuten domina.

Anaitasuna Kankuk urrezko domina eskuratu zuen gizonezko infantilen kata kategorian, igandean jokatutako Gipuzkoako eskolartekoen eta federatuen karate txapelketan. Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatu zituzten lehiak, Gipuzkoako Karate Federazioak antolatuta. Gipuzkoako 100 karateka baino gehiagok hartu zuten parte bertan, eta Kanku karate klubeko kirolariek kategoria gehienetan eskuratu zuten domina.

Gizonezko infantilen kata modalitatean urrea eskuratzeaz gain, alebin nesken kata kategorian bigarren aukera jokatu eta ia hirugarren postua eskuratu zuten. Horrez gainera, kumite kategorian beste hainbat zilarrezko eta brontzezko domina eskuratu zituzten.

Anaitasuna Kanku karate klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu familiakoei, karateko lagunei eta teknikari eta kirolariei, elkarrekin bizitzeagatik eta Azkoitiko karatearen familia handi honetan parte hartzeagatik!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide